Arrakastatsua izan da Zezen Beltz VIII. asteburuko helduen entzierroa. Lehen aldiz antolatu dugu, eta dotore irten du. Sei zezen atera dira Mixikordi barrenetik, arratsaldeko bostak pasatxo zirela, eta Fideo alderaino joan-etorria egin dute, bi aldiz. Jende asko izan da ibilbidean. Bideoa, Zezen Beltzek eta Uztarriak hartutako irudiekin osatutakoa da. Argazki bilduma eta eguneko beste ekitaldiena.
VIII. asteburua gaur bukatu da. Goizean sokamutur txikia, eta zezen txikiak eta poniak izan dira plazan, eta saiheski eta oilasko dastatatzea ere izan da han. Entzierroa bukatutakoan, zezen bolaztatuak Artzubian; bukaeran, zezen denak batera atera dituzte.
Aste honetan plazaratuko dugu asteburuaren balorazioa.