Helduen sokamuturrarekin ospatu dituzte sanmartinak

85

(AzpeitiaGuka.eus) Helduentzako zezen sokamuturra egin dute arratsaldean Buztinzuriko Errebaleko sanmartinak ospatzeko. Iaz bezala, aurten ere Artetxerenean ere ibili dira Lopene ganadutegiko zezenak. Argazki bilduma bat dago albistean.

San Martin egunaren bezperetan izanda, Bustintzuriko Errebalean sanmartinak ospatzeko helduentzako zezen sokamuturra egin dute arratsaldean. 16:30etik 18:30 ingurura artean, Lopene ganadutegiko zezenak atera dituzte kalera, eta iaz bezala, Errebalean eta Artetxe eraikinaren aurrean ibili da zezena.

Urtzi taberna aurretik atera dute aurreneko zezena jendaurrera, eta hamar minutu igaro direnean, Artetxe aldera mugitu dute zezena, han bost minutuz ibiltzeko. Hain justu, eraikin horren bueltan ibili da bigarren zezena, eta orduan alderantziz jokatu dute: hamar minutu egin ditu zezenak Artetxe eraikinaren bueltan, eta ondoren, sokamutilen laguntzaz, Errebalera eraman dute han bost minutu egiteko. “Sokamutur dinamikoagoa” egin nahi izan du Zezenbeltz elkarteak hitzordua era horretan antolatuta.


Beheko hiru argazki hauek, Zezen Beltz elkartearenak dira.

KONPARTITU