Hemen da berriz Zezen Beltz aste bukaera: urriaren 16-17an

879

COVID-19agatik iaz ez zen izan Zezen Beltz aste bukaera, eta orain egingo da berriz ere, XII. edizioa: urriaren 16an (larunbata) eta 17an (igandea). Pandemia dela-eta oraindik osasun neurri batzuk badirenez, ez da plazako eta Artzubiko ekitaldirik izango, besteetan bezala. Perdillegiko jolas tokian eta zezen plazan izango dira, kontrol neurriekin.

Egitaraua

Urriak 16 (larunbata)
– 12:00. zezen txikiak umeentzat, Perdillegiko jolas tokian.
– 17:00: Grand Prix ikuskizuna, zezen plazan.

Urriak 17 (igandea)
– 12:00. zezen txikiak umeentzat, Perdillegiko jolas tokian.
– 17:00: uztaiekin erakustaldia, nesken errekorte ikuskizuna, gizonezko errekortariak eta errekortari gazteak, zezen plazan.

Grand Prixen eta errekortarietan sarrerak egongo dira, 5 eurotan. Salgai dira Korrale, Mendizabal, Jim Clark, Intz, Berdie eta Eguzkitza tabernetan, eta, egunean bertan, zezen plazako leihatilan.

KONPARTITU