Hilaren 17an ere sokamuturra izango da

781

(Uztarria) San Sebastian egunean ez ezik, hilaren 17an (igandea) ere sokamuturra egongo da Azpeitiko kaleetan, uztarria.com-ek jakin duenez. Sokamutilek eta Zezen Beltz elkarteak egin diote eskaera Udalari, eta honek baiezkoa eman du.

Arratsaldez izango da zezena orduan, lau eta erdietatik zortziak arte, ohiko ibilbidean —San Sebastian egunean, ohi bezala, 12:00-12:30, 16:30-20:00—.

Lehen ere egon izan da San Sebastian festetako egunetatik kanpo sokamuturra, aurreko edo ondorengo egunetan.

KONPARTITU