Hilaren 22an izango da Errekortari Txapelketa

786

Aurten uztailaren 22an (igandea) izango da Errekortari Txapelketa, Azpeitiko zezen-plazan, 18:30etik aurrera, eta sarrerak salgai daude dagoeneko. Zezen Beltz elkartea da antolatzaileetakoa.

Zenbakirik gabeko sarrerak

– 0-4 urte: doan.
– 5-14 urte: 10 euro.
– 15 urtetik aurrera: 15 euro.

Haien salmenta tokiak: Azpeitian Diego, Jim Clark, Pastorkua, Juantxo-Txiki, Ametsa, Iraurgi saskibaloia, Harzubia, Eguzkitza, Etxe-Zuri eta Neguda. Azkotian Elurra kafetegia. (ordutegia, ikus behean)

Zenbakidun sarrerak

– Barrera: 25 euro.
– Palkoa: 22 euro.
– Harmailak 1. ilara: 20 euro.

Haien salmenta tokia eta ordutegia: uztailak 14 (12:00-14:00), uztailak 20 (18:00-20:00), uztailak 21 (12:00-14:00). Tokia: Udaletxe azpia.

Txapelketako finala Tafallan izango da, abuztuaren 20an.

KONPARTITU