(AzpeitiaGuka.eus) Atzo, igandea, Nuarbeko Trinitate jaietan bi orduz ibili zen zezena Nuarbeko kaleetan zehar. Gaur agurtuko dituzte jaiak auzoan, umeentzako jolasekin eta erromeriarekin.
Jende ugari ibili zen atzo arratsaldean Nuarbeko Trinitate jaietan antolatutako sokamuturrean. 17:00etan atera zuten zezena kalera, eta bi orduz ibili zen auzoko kaleetan zein plazan zehar.
Argazkian, atzoko sokamuturreko une bat. Argazki gehiago, albistean.