Jendetza izan da sokamuturrean

864

San Sebastian egunean eta atzo izan zen zezena. Sokamutilek eskertu egin dituzte jarraitzaileak eta laguntza ematen dutenak. Txikien argazki bilduma.

Sokamuturreko lau saio izan dira azken egunetan Azpeitian —hilaren 20an, San Sebastian egunean; eta 22an—, eta jendetza ibili da, ia etenik gabe lanbroa izan den arren. Atzo (igandea) sekulako jende pila ibili zen. Sokamutilek eskerrak eman dizkiete zale guztiei.

Ibilbide osoan jasotzen duten laguntza ere eskertu dute: sokamutil izandakoek Erdikalean-eta emandakoa, esate baterako. Freskagarriak, ura, garagardoa edo jateko pixka bat ematen dietenentzako ere badituzte esker oneko hitzak sokamutilek: Izarraitz Txoko, Zokoa eta Irrintzi soziedadeentzat, Lagun Onak M.B. tabernarentzat, Nerea dendakoarentzat, pilotalekuko bizilagun batzuentzat…

Sokamuturra hurrena berriro karnabaletan izango da: otsailaren 19an, 20an eta 21ean.

Goian,hilaren 22ko sokamuturra (Urola Kostako Hitza).

Hilaren 22ko sokamuturra (Urola Kostako Hitza).

Hilaren 22ko sokamutur txikia (Urola Kostako Hitza).

Hilaren 22ko sokamutur txikia (Urola Kostako Hitza).

KONPARTITU