Pandemia dela-eta iazko etenaren ondoren, hemen da berriz ere kaleko zezena: Errebaleko festetan izango da, azaroaren 13an (larunbata); zezen txikiak eta helduen sokamuturra.
13:00-14:00: zezen txikiak. Ganadutegia: Arno.
16:30-18:00: helduen sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.
Errebaleko festetan zezena azkeneko aldiz 2019an izan zen. Hemen orduko bi bideo eta argazki batzuk. Goiko irudia, 2019ko bat da.