Karnabaletan bai zezena!

881

Azpeitiko Udalak eta hainbat eragilek atzo egindako bileran, COVID-19ari buruzko osasun egoera eta Labiren neurriak aztertu, eta erabaki zuten karnabalak egitea aurten. Sokamuturra ere izango da, hortaz.

Iazko Errebaleko festetan salbu, sokamuturra azkena orain dela bi urte izan zen; orduan ere, inauterietan (orduko argazki bilduma)

Sokamuturraren ohiko ordutegia izango da datozen karnabaletan:

Jai karnabala (otsailak 27)
12:00-12:30: helduen sokamuturra. Lopene ganadutegia.
16:30-20:00: helduen sokamuturra. Bergarako Zezenak.

Astelehen karnabala (otsailak 28)
11:00-12:30: txikien sokamuturra, eta plazan zezen txikiak eta poniak. Arno.
16:30-20:00: helduen sokamuturra. Lopene.

Astearte karnabala (martxoak 1)
07:00-09:30: helduen sokamuturra. Lopene.
16:30-20:00: helduen sokamuturra. Arno.

Oharra: 16 urtetik beherako lagunek debekatua daukate helduen sokamuturreko ibilbide barruan egotea.

Goi-goiko argazkian, 2020ko jai karnabaleko irudi bat, Erdi kaleko irteerakoa (Javier Bastida).

KONPARTITU