Lau hankako bazkidea Txoko elkartean

955

(Uztarria) Karnabaletan gu bakarrik ez gara izaten protagonistak, zezenak ere eman nahi izaten du atentzioa eta aurten ere ez da gutxiagorako izan. Goiko irudian, zezena Txoko elkartean barruraino sartuta ageri da. Hango bazkide batzuei ondorengoa entzun diet: “Han, gure bazkide berria”. Une horiek ikusita, nola pentsa daiteke sokamuturra kentzea! Herri bakoitzak izaten ditu bere tradizioak, eta Azpeitian horietako bat da sokamuturra. Argazkia: Esther Berasategi. Testua: Haritz Ibartzabal.

KONPARTITU