Lehengo irudi berak Nuarben

717

Atzo (zapatua) berriro izan zen sokamuturra Nuarbeko festatan, ohitura berreskuratzea erabaki baitzuen festa batzordeak. Zezen Beltz elkarteak, sokamutilek eta udalak lagundu die. Zezen txikiak ere bota zituzten. Ganadutegia: Zelai Luze.. Albiste honetako argazki bikoitzean goiko argazkia, atzokoa da. Behekoa, 1986koa. Bietan pasea ematen ari den laguna, bera da. (argazki bilduma)

Zezen Beltz elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Azpeitiko Udalari eta udal langileei, DYAri, Zelai Luze ganadutegiari, zapatuko hitzordura joan zen jendeari eta, batez ere, Nuarbeko festa batzordeari eta nuarbetarrei, antolaketan laguntzeagatik, prestutasunagatik, emandako afari ederragatik eta eskuzabaltasuna eta adeitasunagatik.

Larunbateko irudi bat behean:

KONPARTITU