Mutrikuko Olatz auzoan, zezen plaza txikia

1242

Maiatzaren 15etik zezen-plaza txikia du Mutrikuko Olatz auzoak, San Isidro ermitaren ondoan. Andoni Mugerza Arno ganadutegiko kidea izan da ekimenaren sustatzaileetakoa. Izan ere, garai batean Olatzen zezen-plaza bazela dio Mugerzak, bere osabek betizuak-eta probatzen zituztela, eta ohitura berreskuratu nahi izan dute.

Zezen txikiak eta poniak aterako dituzte plazara, eta horrelako jolasetan ibili nahi duenak 943 60 45 95 telefono zenbakira deitu besterik ez du —Zelaieta jatetxeko zenbakia da—.

Olazko hiru ganadutegi Azpeitiko sokamuturrera etortzen dira: Arno, Albisu eta Gorixo.

Hona hemen maiatzaren 15eko inaugurazioko argazki batzuk.

 

 

 

KONPARTITU