Nuarbeko aurtengo festatan, sokamuturra

1035

Maiatzaren 25ean (larunbata) izango da, 17:00etan. Zezen Beltz elkarteak, Nuarbeko festa batzordeak, sokamutilek eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatu dugu. Bestetik, ekain bukaeran Chivara Sokako Zezenaren kongresura joateko izen-ematea zabalik dago ekainaren 4ra arte.

Aspaldiko usadio bat berreskuratuko dute aurten Nuarbeko festatan: sokamuturra. Urteak ziren batere ez zegoela, eta aurten berreskuratzea erabaki dute auzoko festa batzordekoek. Maiatzaren 25ean (larunbata) izango da sokamuturra, 17:00etan.

Zezen Beltz elkarteak, Nuarbeko festa batzordeak, sokamutilek eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatu dugu. Iaz ere egin genuen saioa, baina pixka bat berandu ibili ginen eta aurtengorako utzi genuen.

Duela pare bat aste ibili ginen zezena zein tokitan ibili, eta uste dugu toki polita hautatu dugula.

Zelai Luze izango da ganadutegia.

Autobusa jarriko da joan-etorrirako:

– Azpeitia-Nuarbe (anbulatorio aurretik): 16:30, 22:00, 23:00.

– Nuarbe-Azpeitia: 20:00, 02:00, 04:00.

Zezenaren ondoren bertso poteoa eta mokadua egongo dira.

Beraz, sokamuturzaleentzat hurrengo hitzordua, maiatzaren 25ean, Nuarben.

Argazkiak, 1986koak dira, Nuarbeko sokamuturrekoak.

Ekain bukaeran, Chivara; izen-ematea zabalik da

Bestetik, gogoratu Chivara (Valentzia, Herrialde Katalanak) Sokako Zezenaren kongresura joateko izen-ematea zabalik dagoela ekainaren 4ra arte. Dagoeneko 34 lagunek eman dute izena.

Ekainaren 28, 29 eta 30ean izango da biltzarra, eta Azpeitiko sokamuturra da erakustaldietan egongo den bat –ekainaren 29an–.

Irteeraren kostua: 110 euro –bidaia autobusean, bi gau apartamentuetan eta lau otordu–. Kutxabank-en ordain daiteke, eta udaletxean ere utzi daiteke dirua (Kultura Batzordea, 2. solairua). Izen-emateko inprimakia har daiteke: udaletxean (harrerako gunean), zezenbeltz.com-en eta Eguzkitza eta Juantxo Txiki tabernatan.

KONPARTITU