Orain 25 urteko eguraldi hura

1356

Orain dela 25 urte (1996an) otsailaren 18, 19 eta 20an izan ziren karnabalak Azpeitian, eta eguraldi petral samarra izan zen, baina ez zituen festak zapuztu. Soka ez da eten dokumentaleko (2011, Zezen Beltz) irudiak dira goikoak.

Euri jasagatik, astelehen karnabal arratsaldeko sokamuturra sei eta erdietan bukatu zuten, ordu eta erdi lehenago. Eta asteartean goizean elurra gogotik egin zuen, baina izan zen zezena. Castro idiskoa atera zuten Erdi kalean. Arratsaldean ere elurra egin zuen, eta, udalak kezkarik azaldu zuen arren, izan zen zezena, hasieratik bukaera arte.

Eguraldia ez da oztopo karnabaletarako. Koronabirusaren pandemia bai, tamalez. Aurten, karnabalik ez.

KONPARTITU