Oso harrera ona IV. asteburuari

955

Jende asko bildu da sokamutur txikian, lokalaren inaugurazioan, zezen-plazako jolasetan, saiheski eta oilasko dastaketan… Hilaren 12tik 14ra izan da elkartearen asteburua. Argazki bildumak: I, II, III, IV, V, VI.

Ostirala

– Sokamutur txikia osoa ondo joan zen, jende asko bildu zen Erdikalean eta plazan. Ikusten da jendeak harrera ona egin diola sokamutur txikiari —iaz hasi ginen—.

– Zezen Beltzen egoitza berriaren inagurazioan ere jende asko izan zen, giro ederrean (bertsolari bat, trikitilariak, pintxoak…). Jendeari asko zaio sokamuturrari buruzko murala (Borja Eizagirrek egin du).

– Arratsaldean Artzubian zezenak arrakasta eduki zuen. Elkarteko gazte batzuek plastiko-hesiarekin egindako ikuskizuna jendeari gustatu zitzaion.

Larunbata

– Zezen-plazako jokoak oso politak izan ziren. Ikusleek asko gozatu zuen. Partaideak gogoz zeuden. 1.200 lagun izan ziren.

Igandea

– Sokamutur txikiak orduan ere arrakasta handia izan zuen.

– Saiheski eta oilasko dastaketak ere harrera bikaina eduki zuen. Ordu eta erdian 30 kilo saiheski eta 25 oilasko xahutu ziren. Horrez gain, Zezen Beltzen elastiko asko saldu ziren.

– Arratsaldean, zezen-plazako ikuskizunean, euri asko egin zuen, eta horrek dena baldintzatu zuen. Lokatza asko zegoela-eta arriskua zegoen.

Mila esker guztioi!

KONPARTITU