Saninazioetan zer?

966

Kaleko zezenean, festetako lau egunetan egongo da beti zerbait, uztailaren 30etik abuztuaren 2ra artean. Txikiak protagonista, batik bat: haientzat zezen txikiak eta entzierroak. Helduentzat bigantxak ere izango dira, bitan. Zezen Beltzen izenean, ondo pasatu festak!

Uztailak 30 (asteartea), San Inazio bezpera
– 18:00-19:30. Helduentzat bigantxak, eta zezen txikiak, Pilotalekuan.

Uztailak 31 (asteazkena), San Inazio eguna
– 12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Pilotalekura.
– 18:00. Zezen txikiak, Pilotalekuan.

Abuztuak 1 (osteguna), San Inazio bigarrena
– 12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Pilotalekura.
– 18:00. Zezen txikiak, Pilotalekuan.

Abuztuak 2 (ostirala)
– 07:30. Helduentzat bigantxak, Pilotalekuan.

2015eko entzierro txiki bateko bideoa

KONPARTITU