Sansebastianetako irteerak

1605

San Sebastian egunean (larunbata) eta igandean izango dira helduen zezeneko irteerak. Jaian, Etxe Zurinetik irteera berezia. Umeen saioa, igandean. Argazkian, sokamuturraren 500. urteurrenerako prestatutako makila berezia; Mikel Arrietak egin du, eta Mikel San Juanek margotu.

Urtarrilak 20 (larunbata), San Sebastian eguna

– 12:00-12:30. Helduen sokamuturra. Herrigunean. Ganadutegia: Arno.

– 16:30-20:00. Helduen sokamuturra. Herrigunean. Ganadutegia: Arno.

Urtarrilak 21 (igandea)

– 12:00-13:30. Sokako zezena txikientzat Erdikaletik, eta zezen txikiak eta poniak plazan. Ganadutegia: Bergarako Zezenak.

– 16:30-20:00. Helduen sokamuturra. Herrigunean. Irteera berezia Etxe Zurineko garajetik, garai batean bezala. Ganadutegia: Lopene.

Ondorengo hitzorduak: Azpeitiko sokamuturraren 500. urteurreneko berezitasun gisa helduen sokamuturra urtarrilaren 28an (igandean) eta otsailaren 4an (igandean), eta, ohi bezala, karnabaletan (otsailak 11, 12 eta 13).

Sokamutilak prest sansebastianetarako! Joan den zapatuan egin zituzten txandak, mokadu bat eginez.

KONPARTITU