(Azpeitiko Argazki Elkartea, Uztarria.eus) Astelehenean elkartu zen epaimahai puntuatzailea eta erabakita daude dagoeneko aurtengo Sokamuturra lehiaketaren lehen sailkatuak. Larunbat honetan, 13:00etan, izango da sari banaketa Betharrameko aretoan, eta horrekin batera irekiko da urteroko erakusketa, toki berean.
Astelehenean, martxoaren 14an, Juan Mari Amenabarrek, Borja Eizagirrek, Enekoitz Esnaolak eta Iñigo Kortak osatutako epaimahaia elkartuta eta inauterietan egindako Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten 25 argazkilariek bidalitako 139 argazkiak ikusi eta baloratu ondoren, honako erabakia hartu zuten:
- saria: Santi Elias, Orkatz argazkiarekin.
- saria: Roman Azkue, Aldapan gora argazkiarekin.
- saria: Angel Olabarria, Soka dantzan argazkiarekin.
- saria: Alberto Beloki, Ordurarte lasai argazkiarekin.
- saria: Igor Froilan, Ez nauk harrapauko argazkiarekin.
Iñaki Joaristi Altzarte saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onenari, Alberto Belokiren Zeruan bezala argazkiarentzat izan da.
Zorionak saritu guztioi.
Erakusketa eta sari banaketa
Urtero bezala argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari gara. Aurten, gainera, Betharrameko aretoan izango gara berriro.
Sari banaketa erakusketa areto berean egingo da, larunbat honetan, martxoaren 19an, 13:00etan. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.
Argazkian. epaimahaikideak, joan den astelehenean, Sokamuturra 2022 argazki lehiaketara aurkeztutako lanak aztertzen. (Azpeitiko Argazki Elkartea)