(Uztarria.eus) Azpeitiko Argazki Elkarteak banatu ditu Sokamuturra 2017 Imanol Elias Saria argazki lehiaketaren garaikurrak. Jende asko elkartu da Udalak Foruen Ibilbidean jarri berri duen erakusketa aretoan. Han, zintzilikatuta, karnabaletako sokamuturrean eta jai giroan atera eta aurtengo lehiaketara aurkeztu diren 78 argazkiak jarri dituzte, gaur hasi eta apirilaren 23a arte zabalik izango den erakusketarako. (sari emateko argazki bilduma)
irudian, Alberto Beloki, lehiaketako sokamuturreko argazki irabazlearekin)
Alberto Beloki izan da aurtengo edizioaren irabazle nagusia. Izan ere, harentzat izan dira bi sari nagusiak, sokamuturrari lotutako lehiaketa nagusikoa, eta Iñaki Joaristi Altzarte saria, Azpeitiko inauterietako giroa jasotzen duten irudien artean banatzen dutena. Honela geratu da 2017ko palmaresa:
1. saria: Alberto Beloki – Pa hiretzat argazkiarekin.
2. saria: Iñaki Etxenagusia – Plazarako sarrera argazkiarekin.
3. saria: Carlos de Cos – Saltoka argazkiarekin.
4. saria: Juan Mari Ibarzabal – Ezetz harrapatu argazkiarekin.
5. saria: Javier Ruiz de Larrinaga – Hankaz gora argazkiarekin.
Iñaki Joaristi Altzarte saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:
Alberto Beloki, Hau da hainbientie argazkiarekin.
Argazki elkarteko eta Udaleko ordezkariekin batera, Itziar Oiarzabal eta Miren Madrazo, Imanol Eliasen eta Iñaki Joaristiren alargunak, hurrenez hurren, izan dira sariak banatu dituztenak.