Sokamuturraren dokumentalak jarraipen zabala komunikabideetan

874

Azpeitiko sokamuturraren dokumentalak jarraipen zabala izan du komunikabideetan, denera zortzik elkarrizketatu dutelako Enekoitz Esnaola lanaren zuzendaria.

Lehengo larunbatean Gara-ren Gaur8 gehigarrian Esnaolarekin izandako elkarrizketa atera zuten, eta gaur ETB1eko Arratsaldero saioak egin dio.

Berria-k otsailaren 20an, erreportajea

Urola Kostako Hitza-k otsailaren 24an, elkarrizketa

Euskadi Irratiak, Onda Vasca irratiak, Uztarria herri aldizkariak eta Erlo Telebistak ere elkarrizketatu dute Esnaola.

Otsailaren 26an (larunbata) aurkeztuko dute dokumentala Azpeitian, Sanagustin kulturgunean, 18:30etik aurrera. Ordubete inguruko lana izango da, eta Zezen Beltz Azpeitiko elkarteak argitaratuko du.

Argazkian, Enekoitz Esnaola —ezkerrean—, Euskadi Irratian, Manu Etxezortu Faktoria saioko kazetariarekin.

KONPARTITU