Sokamuturreko argazki zaharrak

1118

(Uztarria) 1984. urtean lehiaketako irabazle izan zen goiko argazki hau. Alehop! izena jarri zion Angel Rodriguezek Errebalean ateratako argazkiari. Ezustean harrapatu zituen zezenak.

Errebalean torero. 1985. urtean irabazi zuen Iñaki Joaristik argazki lehiaketa Errebalean ateratako argazki honekin. Argazkiari Ikusmira izena jarri zion.

Zezena saltoka. Angel Rodriguez argazkilariak ateratako argazkia da behekoa, 1981. urtean. 2. saria irabazi zuen Kontuz! izeneko argazkiarekin.

Ez gelditu!. Badoa zezena Erdi kalean gora, muturren edo adarren aurrean ausart bat duela… 1981ean 4. saria irabazi zuen Sokamuturra II izeneko lanarekin Jose Luis Alastrueyk.

Lurrean. Jose Antonio Zabalak Arren izenburupean aurkeztutako argazkia izan zen irabazle 2003an. Ederra hartuko zuen hankaz gora erori zen gazteak…

Sustua. Jesus Herreraren argazki honetan sustu aurpegi ederra dute agertzen diren umeek. Horrelaxe jarri zion izena ere: Susto. 1981ean 5. saria irabazi zuen miserikordian ateratako argazkiak.

KONPARTITU