Sokamuturreko saio jendetsuak

968

Igandean eta astelehenean izan ditugu sansebastian hauetako sokamuturreko saioak. Igande eguerdian, sokamutur txikia izan zen (argazki txikian goian, sei neska-mutil, Erdikalean, irteteko prest), eta, ondoren, zezen txikiak eta poniak plazan (Zezen Beltz elkarteak ordaindu zuen eguerdiko saio hori). Arratsaldean, helduen sokamuturra izan zen (atera zuten lehen zezena ageri da irudian, Errebalean). Asteleheneko saioan ere, jende asko izan zen (argazkirik handienean, sokamutilak astelehenean Erdikalean irteteko prest, San Sebastian egunez).

KONPARTITU