‘Use’ nagusi, Errekortarien Txapelketan

841

Azpeitiko zezen plaza jendez lepe bete zen atzo, uztailak 22, Errekortari Txapelketaren saiorako. Ia hiru orduko ikuskizuna eskaini zuten txapelketan parte hartu zuten hamabi errekortariek, eta giro ederra nagusitu da saioak iraun duen bitartean. Finala hiru laguneko bi taldetan jokatu zuten, eta azken urteetan egin bezala, Eusebio Sacristan Use (La Seca, Valladolid, Espainia) izan zen nagusi. Bigarren sailkatu zen Javier Trabanas eta hirugarren Ravid Ramirez Peque. Argazki bilduma.

Epaimahaiaren arabera, errekorte onena Pequerena izan zen. Usek txapela, garaikurra eta 1.200 euro eraman zituen, eta gainerakoek garaikur bana eraman zuten.

Azpeitiko Udaleko ordezkariek eta Zezen Beltz elkartekoek eman zituzten sariak. Zezen Beltz elkarteak antolatzen du urtero errekortarien txapelketa.

Argazkian, Use, erdian, txapelarekin.

KONPARTITU