Zezen Beltz VIII. asteburuan, berritasunak

920

Urriaren 15ean (larunbata) eta 16an (igandea) izango da elkartearen urteroko ekitaldia. Bi berritasunak: Grand Prixa solidarioa izango da, zapatuan; eta igandean, helduen entzierroa. Hemen egitaraua.

Urriak 15, larunbata:

– 12:30: sokamutur txikia, Erdikaletik herriko plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan.

– 17:00: Grand Prix jolasak, zezen plazan. Bukaeran, han, zezen txikiak haurrentzat. Aurtengo edizioa solidarioa izango da, bildutako dirua Aspanogi elkarteari emango diogulako (Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea da Aspanogi). Hamarna kidez osatutako lau talde ariko dira jolasetan. Sarrera: hiru euro. Urriaren 15ean bertan zezen plazako lehiatiletan ez ezik, aurretik erosi ahal izango dira Azpeitian Juantxo Txiki, Iraurgi SB, Izaro, Azpeitia eta Korralen; eta Azkoitian Zurt, Tta-kun eta Elurren. Irabazi asmorik gabeko elkartea da Zezen Beltz.

Urriak 16, igandea:

– 12:30: sokamutur txikia, Erdikaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan.

– Ordu berean: txahal saiheski eta oilasko erretzea eta dastatzea, musikaz alaiturik, plazan.

– 17:00: helduen entzierroa, Artzubitik herriko plazara eta buelta. Ondoren, zezen bolaztatuak, Artzubia kalean.

Aldez aurretik, eskerrik asko Zezen Beltz VIII. asteburuko laguntzaile denei.

KONPARTITU