Zezen Beltz XIII. Asteburua, urriaren 15 eta 16an

820

Hemen da berriz ere Zezen Beltz Asteburua. XIII. edizioa izango da, urriaren 15ean eta 16an. Hemen egitaraua.

Urriak 15 (larunbata):

  • 12:30: sokamutur txikia, eta ondoren zezen txikiak eta poniak haurrentzat.
  • 17:00: Gran Prix-a zezen plazan, eta ondoren zezen bolaztuak 16 urtetik gorakoentzat. Sarrerak salgai 3 eurotan ohiko tabernetan urriaren 6tik (osteguna) aurrera eta egunean bertan zezen plazako lehiatiletan. Horrez gain, urriaren 14an (ostirala) plazan 19:00-20:30 bitartean sarrerak salgai izango dira. 

Urriak 16 (igandea):

  • 12:30: sokamutur txikia eta ondoren zezen txikiak eta poniak haurrentzat. Eta ordu berean oilasko eta txahal saiheski errea egongo da dastagai plazan.
  • 17:00: helduen entzierroa Artzubitik plazara eta ondoren zezen bolaztatuak Artzubia kalean.

XII. Asteburuko (2021eko urria) argazki bilduma. Goiko argazkian, iazko Gran Prixeko une bat.

KONPARTITU