Zezen Beltzen III. asteburu ona

1501

Larunbatean, igandean eta asteazkenean izan dira ekitaldiak. “Ondo joan dira eta jendeak harrera ona egin die”. Sokamutur txikia “erabateko arrakasta” izan dela dio Zezen Beltzek. Argazki bilduma: I, II, III, IV.

Zezen Beltz elkarteak gustura bukatu du berak antolatutako III. asteburuarekin, “ekitaldiak oro har ondo joan direlako eta jendeak harrera ona egin dielako. Asteburu ona izan da”.

Larunbat eguerdian (urriaren 8an) hasi zen eta, eguraldi txarra izan arren, “giro ederra egon zen triki poteoan”, Zezen Beltzek dioenez. Arratsaldean, eguraldi onarekin, 550en bat lagun elkartu ziren zezen-plazan zezen jolasak ikusteko. “Jendeak barre asko egin zuen, oso ondo pasatu zuen; baita guk ere”.

Igande goizean ere eguraldi txarra izan zen zezen-txikien eta ponien garaian. Saiheski eta oilaskoen pintxo jatea udaletxeko arkupeetan egin zuten, eta 600en bat pintxo saldu zituen Zezen Beltzek. Arratsaldean, errekortarien saioan, giro ona egin zuen, “baina txarrena izan zen zezen-plazan potzu asko zeudela goizeko euriagatik eta Euskal Herriko errekortariek ezin izan zutela zekitena erakutsi”.

Asteazken goizean, “erabateko arrakasta” sokamutur txikian. “Jende asko, sokamutil-neskak oso ondo lasterka, eta zezena ere ondo”. Plazan zezen txikiak ibili zituzten gero; sokan hasieran, eta hesien artean ondoren. Arratsaldean ere jendetza izan zen Artzubian zezenean —hesien artean izan zen—.

Zezen Beltzek eskerrak eman dizkie ekitaldietako partaideei, babesleei, ikusleei, Udalari, udaltzainei, ganaduzaleei eta DYAri.

Argazki bilduma: I, II, III.

Zezen jolasetako argazkia batzuk (2011-10-08, Jexus Artola):

Saiheski-erretze eta dastatzeko eta Euskal Heriko Errekortariak ikuskizuneko argazki batzuk (2011-10-08, Jexus Artola):

Sokamutur txikiko argazki batzuk (2011-10-12, UrolaKostako Hitza eta Zezen Beltz):

Sokamutur txikian etera ziren 6 sokamutil-neska (Andoni Cardenas, Eneko Martija,June Urain,Joseba Azkue,Bersaitz Arzamendi eta Urko Arrieta).

 

 

Zezena Artzubian (2011-10-12, Urola Kostako Hitza):

 

KONPARTITU