Zezen Beltzen lokal berria, prest ia

766

Orain arte Telefonica zeneko eraikinean izan du Zezen Beltzek egoitza, eta hemendik aurrera Izarraitz frontoiaren sarrera ondoan izango du. Udalak utzi dio lokal berria (argazkian), eta elkarteko kideek egin dituzte berritze lan guztiak, Zezen Beltzen kontura. Ostiralean 13:30ak aldera izango da irekiera ekitaldia, luntx batekin, trikitilariek eta dultzaineroek lagunduta. “Guztiok zaudete gonbidatuta”.

Hain zuzen, Zezen Beltzen IV. asteburuko ekitaldietako bat izango da inaugurazio hori. Elastiko berriak salgai izango dira, hamabi eurotan.

Elkarteak salatu du kalean bere kartelak kentzen aritu dela baten bat.

KONPARTITU