Plazan gaueko danborradarako tresneri prestaketa lanetan ariko dira. Igandean 19:00etan bukatuko da sokamuturra. San Sebastian egunez, ohi bezala izango da dena.
Sansebastianetako sokamuturreko jakingarriak:
San Sebastian bezpera (urtarrilak 19, igandea)
– 12:00-13:15. Sokamutur txikia Erdi kaletik plazara. Ondoren plazan zezen txikiak eta poniak. Lopene ganadutegia.
– 16:30-19:00. Helduen sokamuturra. Bergarako zezenak. 16:30ean zezena Erdi kalean atera eta plazan lotu beharrean, Gipuzkoanon lotuko dute sokamutilek, plazan gaueko danborradarako tresneri prestatze lanetan ariko direlako; 18:15 aldera ere, Artzubitik zezena eramatean, Gipuzkoanon lotuko dute. Bestela, ohiko ibilbidea izango da, besteetan baino laburrago denbora aldetik, danborradagatik 19:00etan bukatzeko.
San Sebastian eguna (urtarrilak 20, astelehena)
– 12:00-12:30. Helduen sokamuturra. Arno ganadutegia.
– 16:30-20:00. Helduen sokamuturra, ohiko ibilbidearekin. Arno ganadutegia.