Jai karnabalean zezena, pajarita honekin

838

Aste hasieran iragarri genuen erakutsiko genuela, eta hementxe duzue aurtengo jai karnabalean zezenak eramango duen pajarita. Duela hamar bat urte hasi zen ekimena: urtero azpeitiar sokamuturzale batek pajarita bat ekartzen du jai karnabalez, eta zezena pajarita horrekin ibiltzen da —sokan lotzen da, zezenaren lepo parean gera dadin—. Ondo pasatu karnabalak!

KONPARTITU