Aurten uztailaren 25ean (osteguna, Santiyo Eguna) izango da Errekortarien Txapelketako Azpeitiko saioa, 18:00etan hasita, zezen plazan, eta sarrerak ostiral honetatik aurrera erosi ahal izango dira.
Numeratuak. Udaletxeko arkupeetan salgai: ostiralean (19:00–20:30), larunbatean (12:30-14:00), eta hilaren 19an, 20an eta 24an. Prezioak: 18 eta 20 euro artekoak dira.
Numeratu gabeak. Ostiraletik aurrera 24ra artean, ohiko tabernetan: Pastorkua, Juantxo Txiki, Kantoi, Berdie, Korrale, Eguzkitza, Azpeitia, Etxe Zuri, Jim Clark eta (Azkoitian) Elurren. Prezioak: 10-15 euro artekoak, eta 4 urte artekoek, doan
Egunean bertan, arratsaldez, zezen plazan hartuko ahalko dira. Aurrez erostea gomendatzen da.
Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatzen dute Errekortarien Txapelketako herriko saioa. Azpeitiko Udala laguntzailea da.
Iaz Eusebio Sacristan Use-k irabazi zuen saioa. Argazkia, iazkoa da.