VI. asteburua: arrakasta eta parte hartzea

950

Zezen Beltz VI. asteburua izan berri dugu urriaren 25ean eta 26an Azpeitian, eta aurten ere balorazio positiboa egiten du Zezen Beltz elkarteak (sokamutur txikia bi aldiz, zezen txikiak eta poniak bi aldiz, zezen bolaztatuak, saiheski eta oilasko dastatzea, eta aurten aurrenekoz Grand Prix-eko jolasak izan dira). Esan dezakegu, orain arteko arrakastatsuena eta parte hartzaileena izan dela. Uztarriaren argazki bilduma: 23 irudi eta albiste honetan sei / bideoa: Uztarria (horrez gain, Zezen Beltzen irudi bildumak; I, II, III, IV, V)

Esate baterako, sokamutur txikian eta zezen txikietan jendetza bildu zen, saiheski eta oilasko erretzean generoa gastatu zen, eta Grand Prix jolasetan partaide ugari izan zen –jendeak esan digu hurrena apuntatuko direla eurak ere– eta zezen plazan ehunka eta ehunka lagun bildu ziren.

2008an sortu genuen Zezen Beltz, eta hasieratik esan genuen sokamuturra, kaleko zezena eta zezen giroa sustatzeko lan egingo genuela, betiko balioetan oinarrituta (tradizioa, parte hartzea, ganaduaren zaintza, herri giroa…). Helburu haiei erantzuten diete elkartearen asteburu hauek ere. 2009an hasi ginen antolatzen, eta VI.a izan da joan den aste bukaerakoa.

Ikusita herritarren aldetik zer harrera izan duen aurtengoak ere, lanean jarraitzeko indarra ematen digu horrek.

Herritarrei ez ezik, eskerrak eman nahi dizkiegu asteburuko babesleei, Azpeitiko Udalari eta hango langileei, eta ekitaldi hau antolatzen eta sustatzen laguntzen duten denei.

Azaroaren 15ean sokamuturra izango da Errebaleko festatan (larunbata, 16:30).

KONPARTITU