(Uztarria) Atzoko sokamuturrarekin hasi zen aurtengo San Sebastian jaien inguruko zezen-festa. Gaur sokamuturrik ez da ibili kaleetan, baina bai zezen txiki eta poniak herriko plazan, arratsaldean, zaletu gaztetxoenen gozamenerako. Euria egin arren, dozenaka lagun inguratu dira Zezen Beltz elkartekoek antolatutako ikuskizuna jarraitzera.