Aurten ere, festetako ekitaldirik ez

721

COVID-19a pandemiaren aurkako prebentzio gisa, aurten ere santioetan eta saninazioetan ez da zezen plazako errekortarien eta kaleko zezenaren (entzierro txikiak, zezen txikiekin jolasak eta 16 urtetik gorakoentzat bigantxak) ekitaldirik izango, bigarren urtez. Udalak eta Azpeitiko eragileek adostasunez hartutako erabakia izan da.

Uztailaren 5ean plazan bildu ziren (argazkian), modu bateratuan erabakiaren berri emateko. “Txertaketa kanpainarekin aurrera egin eta prebentzio neurriak arindu badira ere, oraindik normaltasunerako abagune gutxi eskaintzen du egoerak”, esan du udalak.

Mikel Odriozola Udal Festa batzordeburuak hainbat bilera egin du eragileekin, festen inguruko iritziak elkar trukatzeko. “Herri gisa nola jokatu erabakitzeko egin dira bilerak taldeekin eta Alde Zaharreko tabernariekin”, zehaztu du udalak.

2019ko San Inazio eguneko entzierro txikia:

2019ko saninazioetako laburpena:

KONPARTITU