Aurten ere, errekortaririk onenak

1483

Hilaren 25ean izango da txapeketako saioa (18:00, zezen plaza). Kanporaketa fase baten ondoren, hiru onenekin finala. Gaur izan da aurkezpena. Sarrerak salgai daude.

Uztailaren 25ean (osteguna) izango da Errekortari Txapelketako saioa Azpeitian, zinez ekitaldia erakargarria, Toropasion enpresak eta Zezen Beltz Azpeitiko elkarteak antolatuta. Dozena bat errekortari ariko dira, momentuko onenetakoak, sei zezen ikusgarriren aurrean. Saioak ikusmin handia sortu ohi du herrian, bete egiten baita zezen plaza.

Espainiako Ventas (Madril), Zaragoza edo Valladolid bezalako plaza esanguratsuetan bezala, Toropasioni bururatutako lehiaketak berriro sistema bizi bat izango da hilaren 25eko saioan.

  • Lehenik, parte hartzaileak hiru multzotan banatuko dira, eta hiru zezen aterako dira. Talde bakoitzeko bi onenak ondorengo fasera pasatuko dira; sei lagun, beraz.
  • Bigarren fasean, hiruna errekortariz osatutako bi taldek jardungo dute, eta bi zezen aterako dituzte.
  • Azkenik, talde bakoitzeko onenek eta bi taldeetako bigarren onenak finala jokatuko dute, arratsaldeko seigarren zezenaren aurrean.

Bakoitzak errekortea gutxienez behin egin beharko du, hori baita lehiaketa mota honen funtsa. Horrez gain, libre izango dira nahi adina errekorte edo jauzi egiteko.

Azkeneko bi urteetan Eusebio Sacristan Use-k irabazi du Azpeitian; aurten ere hemen izango da.

Guztira, sei zezen izango dira, Gregorio de Oliveira eta Fermin Bohorquez ganadutegikoak, denak ere planta ederrekoak eta halako saioetan jokoa ematen dutenak.

Parte hartzaile batzuk

  • Eusebio Sacristan Use (La Seca, Valladolid, Espainia). Espainiako irabazlea 2016, 2017 eta 2018an.
  • Angel Pitarque (Hijar, Teruel, Espainia). Valentziako irabazlea 2018an.
  • Cristian Moras (Medina del Campo, Valladolid, Espainia). Corte Puro Ligako irabazlea 2016an.
  • Javi Manso Balotelli (Narros de Cuellar, Segovia, Espainia). Corte Puro Ligako bigarrena 2017an.
  • Javier Pradanas (Mejorada del Campo, Madril). Fallatako irabazlea aurten.
  • David Ramirez Peque (Arganda del Rey, Madril). Las Ventaseko irabazlea 2018an.
  • Jonatan Estebanez Peta (Arganda del Rey, Madril). Espainiako irabazlea bi aldiz.
  • Pablo Martin Guindi (La Pedraja de Portillo, Valladolid, Espainia). Corte Puro Ligako irabazlea 2017an eta 2018an.
  • David Mingo (San Sebastian de los Reyes, Madril). Aurtengo errebelazioa.
  • Jorge Gomez de Bercial (Segovia, Espainia). Espainiako finalista 2018an.
  • Mikel Vallejo (Gasteiz). Bilboko finalista 2018an.

Sarrerak

Hilaren 25eko ikuskizunerako sarrerak ohiko tokietan salgai daude joan den ostiraletik. Egunean bertan, zezen plazako lehiatilan egongo dira.

Azpeitiko Udala saioaren laguntzailea da.

Argazkian: aurtengo errekortari saioaren aurkezpena, gaur arratsaldean, Azpeitiko zezen plazan. Zezen Beltz elkartekoak eta —eskubitik hirugarrena— Mikel Odriozola Udal Festa batzordeburua.

KONPARTITU