Berriz ere, asteburu mundiala

2086

Bukatu da Zezen Beltz X. asteburua, eta berriz ere ederra izan da, mundiala. Ostiralean hasi genuen, elkartearen 10. urteurreneko ekitaldiarekin, eta jendea bildu zen Sanagustinen. Sokamutur txikietan sokaneska-mutilak izan ditugu, Grand Prixean parte hartze handia –lau talde, 30 parte hartzaile neska-mutil, eta Azkoitiko taldea irabazle; 1.500 lagun harmailetan–, oilasko eta saiheski dastatzean ere herritar ugari, eta Artzubiko zezen ekitaldian ere bai. Elkarteko kideen konpromisoagatik, herriko eragileen eta herritarren babesagatik lortzen ditugu fruitu onak; eskerrik asko berriz ere! Argazki bildumak: I, II, III.

URRIAK 13

 

URRIAK 14

KONPARTITU