Bi txapeldun aurten

1780

Azpeitiko errekortari saioan 51na puntu lortu dituzte Eusebio Sacristan Use-k eta Pablo Martin Guindi-k, eta biak izan dira irabazleak. Laugarren txapela du Use-k, aurrena Guindi-k. Javier Pradanas geratu da hirugarren. Giro ona zezen plazan. Argazki bilduma.

Kanporaketa fase baten ondoren, hiru errekortaririk onenekin jokatu da finala. Bakoitzak errekortea gutxienez behin egin behar izan du, eta libre izan dira nahi adina errekorte edo jauzi egiteko.

Guztira, sei zezen atera dituzte, Gregorio de Oliveira eta Fermin Bohorquez ganadutegikoak.

Berriz ere ehunka ikusle izan da Azpeitiko zezen plazan. Giro ederrean igaro da dena.

Zezen Beltz elkartearen partetik, eskerrik asko haiei, eta laguntzaile guztiei.

Oskar Osinalde Zezen Beltzeko kidea, Pablo Martin Guindi, Eusebio Sacristan Use eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea, sari-ematean. (Uztarria. Haren argazki gehiago, hemen)
Pablo Martin Guindi eta Eusebio Sacristan Use, sari-ematean. (Uztarria)
KONPARTITU