Bidali zezeneko bideo laburrak

876

Zezen Beltzek ekimen berri bat jarriko du martxan karnabal hauetan: sokamuturreko bideo laburrak jaso nahi ditu, herritarrek telefono mugikorrez grabatutakoak. Helburua: sokamuturrean ikusentzuneko artxiboa osatzen joatea. Bideo bidaltzaileen artean bi lagunentzako afaria zozketatuko dugu. Whatsapp zenbaki honetara bidali bideoak: 717770069

Irizpideak:

– Gaia: sokamuturra (giroa, zezena, sokamutilak, ganaduzaleak, zaleak…).
– 717770069 whatsapp zenbakira bidali bideoak (Zezen Beltzena da).
– Egilearen izena eta abizenak jarri bidalketan.
– Bideoaren neurria, nahi dena.
– Koloretan edo txuri-beltzean.
– Ahal dela, bideo laburrak izatea. Montajeak ere bidal daitezke, ordea.
– Nahi adina bideo bidali ahal dira.
– Karnabaletako astean helarazi (otsailak 7-14 artean).

Zezen Beltzek bideo horiek YouTuben duen kanalera igoko ditu.

Helburua:

Zezen Beltz elkartearen ustez, garrantzitsua da herriko festetako-eta ikusentzuneko artxiboa ere modu antolatu batean osatzen joatea, baina gaur egun gabeziarik badago alde horretatik. 2011n Azpeitiko sokamuturra. Soka ez da eten dokumentala aurkeztean (bideoko 6.11-7.27 tartean) eta iaz udal hauteskundeen atarian eta Kultur Mahaiak Nikolas Oteiza Kaito ohorezko bazkide izendatu zuenean ohartarazi genuen gabezia eta behar horretaz.

Herritarrek eskuko telefonoen bidez-eta sokamuturreko bideoak grabatzen dituzte, baina sarera igoz gero ere modu sakabanatu edo ez-ordenatu batean geratzen dira irudi horiek. Zezen Beltzek halako bideoak sailkatuta gordeta gera daitezen ahalegin txiki bat egingo du ekimen honekin.

Animatu, beraz, zezeneko bideoak bidaltzera.

Bideoa: joan den urteko jai karnabalean Alejandro Sanchezek egindako grabazioa.

KONPARTITU