Bigantxak saninazioetan, 16 urtetik gorakoentzat, Pilotalekuan

273

San Inazio festetan kaleko zezenean bigantxak izango dira aurten, 16 urtetik gorako lagunentzat. Bost saio izango dira lau egunetan, uztailaren 30ean, San Inazio bezperan hasita. Hemen egitaraua:

Uztailak 30 (igandea), San Inazio bezpera.
– 17:30ean, Pilotalekuan. Ganadutegia: Ibiri.

Uztailak 31 (astelehena), San Inazio eguna.
– 12:30ean, Pilotalekuan. Ganadutegia: Arno.
– 17:30ean, Pilotalekuan. Ganadutegia: Lopene.

Abuztuak 1 (asteartea), San Inazio bigarrena.
– 17:30ean, Pilotalekuan. Ganadutegia: Ibiri.

Abuztuak 2 (asteazkena), San Inazio hirugarrena.
– 07:00etan, Pilotalekuan. Ganadutegia: Saka.

Aurten ezingo dira egin entzierro txikiak eta zezen txikiak, lege batengatik. Zezen txikien ikuskizunak ere arautzeko eskaera egin zaio Eusko Jaurlaritzari.

KONPARTITU