Zezen txikien ikuskizunak ere arautzeko eskaera Jaurlaritza

429

EAEko buletin ofizialean iazko abuztuan argitaratu zen animalien ongizatearen inguruko legearen arabera, arautu gabeko ekitaldirik ezin da egin, eta zezen txikien ikuskizunak ez daudenez araututa, aurten saninazioetan ez dira izango entzierro txikiak eta zezen txikiak. Eusko Jaurlaritzari eskaera egin zaio ikuskizun horiek ere arautzeko. Helduen sokamuturra edo 16 urtetik gorako lagunentzako bigantxak, adibidez, badaude araututa.

Iazko abuztuan atera zen legearen aurretik egiten ziren han eta hemen zezen txikien ikuskizunak ere, arautu gabe egon arren; Gipuzkoako kasuan, adibidez, aldundiak baimena ematen zuen. Pasa den martxotik, ordea, baimenik ez ematen hasi zen, aipatutako legea oinarri hartuta.

Ganaduzale eta elkarte batzuk Jaurlaritzarekin harremanetan dira zezen txikien ikuskizunak ere arautu ditzan eskatzeko.

Txikien entzierroak arrakasta handia izaten du saninazioetan. Zezen Beltz elkarteak antolatzen ditu, 2008tik, ganaduzaleekin eta Azpeitiko Udalarekin elkarlanean.

Bideoan, iazko San Inazio eguneko entzierro txikia.

Aurten saninazioetan bigantxak izango dira, Pilotalekuan, 16 urtetik gorakoentzat. Ikusi egitaraua.

KONPARTITU