Bukaera polita

996

Gaur, Zezen Beltz XII. aste bukaeraren bigarren eta azkeneko jardunaldian, zezen txikiak eta poniak izan dira eguerdian, Perdillegin, eta arratsaldean, uztaien eta errekortarien ikuskizuna, zezen plazan.

Zezen txikietan gaur ere jende asko bildu da. Uztaien eta errekortarien saioan, 800 lagun.

Arratsaldeko saioan parte hartu duten errekortari guztiak ingurukoak izan dira, Zaragozako (Espainia) neska bat izan ezik; horietako bat baino gehiago, azpeitiarrak. Lehen zatian, lau bikote aritu dira: Zuhaitz Roteta asteasuarra eta Inaxio Uria tolosarra, Ander Lizarralde billabonarra eta Joanes Balentziaga azkoitiarra, Xabier Iturralde azpeitiarra eta Josu Valenciano itziartarra eta Eneko Martija eta Urko Arrieta azpeitiarrak. Haien ostean, June Urain azpeitiarra eta Teresa Leonar zaragozarra atera dira zezen plazara. Hirugarren saioan, Iñigo Goikoetxea eta Aitor Zabala tolosarrak, Ander Martinez aretxabaletarra eta Ander Carpintero Txope azpeitiarra aritu dira. Amaitzeko, Mikel Unanue zumaiarra, Oier Jauregi andoaindarra, Oñatz Urbieta itziartarra eta Janitz Arellano azkoitiarra atera dira zezen plazara.

Albisteko eduki batzuk Uztarria.eus-ekoak dira. Eskerrik asko!

KONPARTITU