Errekortarien Txapelketako saio bakarra, Azpeitian

855

Zezen Beltzek-eta antolatutako ekitaldia uztailaren 25ean izango da (Santiyo egunez). Sarrerak laster egongo dira salgai. Saioa datorren ostiralean aurkeztuko dugu, zezen plazan, 19:00etan; azaldu lasai.

Orain arte Zezen Errekortarien Txapelketa herri batzuetan jokatu izan den arren –iaz Azpeitian, Lizarran eta Tafallan, esate baterako–, aurten Azpeitian baino ez da izango. Uztailaren 25ean izango da Azpeitiko saioa, Santiyo egunez (osteguna), zezen plazan 18:30etik aurrera.

Udalarekin eta Taurovisión enpresarekin batera, Zezen Beltz da antolatzailea, eta, saioa datorren ostiralean aurkeztuko dugun arren (zezen plaza, 19:00; azaldu lasai), hona hemen zenbait jakingarri, aurrerapen moduan:

– Esan bezala, Errekortarien Txapelketako ekitaldia uztailaren 25ean izango da: Azpeitiko zezen plaza, 18:30.

– Hamasei errekortari ariko dira lanean.

– Txapelketako tituluaz gain, Zezen Beltz saria ere jokatuko dute, ohi bezala.

– Zenbakidun gabeko sarrerak salgai aurki: 15 euro helduentzat eta 5-14 urte arteko umeentzat 10 euro. Salgai Pastorkua, Juantxo Txiki, Ametsa, Iraurgi SB, Hartzubia, Eguzkitza, Etxe-Zuri, Jim Clark, Diego eta Azkoitiko Eliurren.

– Zenbakidun sarrerak salgai: 15 eta 25 euro artean. Hilaren 19an (18:00-20:00), 20an (12:00-14:00) eta 24an (18:00-20:00) erosi ahal izango dira, Sanagustinpen.

– Hilaren 25ean bertan ere erosiko ahalko dira, zezen plazan, 17:00etatik aurrera. Dena dela, komeni da sarrerak aurreko egunetan erostea.

KONPARTITU