Errekortarien Txapelketako saioa, uztailaren 17an

950

Aurten ere izango da Azpeitian Zezen Errekortarien Txapelketako saioa: uztailaren 17an (igandea), 18:30ean zezen-plazan, lehiaketako bigarren finalerdia. Aurten berezitasun bat egongo da, Zezen Beltzen I. Saria jokatuko dutelako.

Saioan lau txanda izango dira; bakoitzean, lau errekortari. Beraz, hamasei lagun ariko dira Azpeitian txapelketako finalerdian. Hauek:

– David Ramirez El Peque (iaz adarkada jaso zuen Azpeitiko saioan, eta berak espreski eskatu du aurten ere egon nahi duela. “Gogo biziz” dagoela esan du, “ikuskizuna” emateko prest dagoela eta “Azpeitiko publikoa oso ona” dela iritzi dio).

– Sergio Urrutikoetxea.

– Sergio Delgado.

– Pedro Hurtado.

– Asier Herreros.

Conra.

– Eduardo Verdes.

– Jesus Egurza.

Guana.

– Julian Gomez Carpio.

Peta.

Cuatio.

– Jonatan Castaño.

– Jesus Sanchez.

– Marcos Prieto.

– Sergio Valle.

Zortzi errekortari finalera sailkatuko dira, Tafallakora (abuztuak 17).

Era berean, hamasei horietatik lauk Zezen Beltzen I. Saria jokatuko dute. Irabazleak txapela jasoko du, eta beste hirurek garaikurra.

Finalerdiko errekorterik onenak diru saria izango du, Zezen Beltzek emanda.

Aurten sarrera batzuk, numeratuak

Aurtengo saioan sarrera batzuk numeratuak izango dira: barrera, kontrabarrera eta tendidoko 1. ilarakoak.

Horien prezioak:

– Barrera (itzala): 25 euro.

– Barrera (itzala-eguzkia): 25 euro.

– Barrera (eguzkia): 22 euro.

– Kontrabarrera (itzala): 22 euro.

– Kontrabarrera (itzala-eguzkia): 22 euro.

– Kontrabarrera (eguzkia): 20 euro.

– Tendido 1. ilara (itzala): 20 euro.

– Tendido 1. ilara (itzala-eguzkia): 20 euro.

– Tendido 1. ilara (eguzkia): 18 euro.

Numeratu gabekoak, berriz, harmaila orokorreko eserlekuak izango dira:

– 0-4 urte: doan.

– 5-14 urte: 10 euro.

– 15 urtetik aurrera: 15 euro.

Sarrerak salgai Betharrametan hilaren 9tik

Numeratutako sarrerak aurrez erosi ahal izango dira. Hain zuzen, uztailaren 9tik aurrera Azpeitian, Betharrametako aretoan. Ordutegia:

– Uztailak 9: 12:00-14:00.

– Uztailak 14: 18:00-20:00.

– Uztailak 15: 18:00-20:00.

– Uztailak 16: 12:00-14:00.

Numeratu gabekoak aurrez erosteko tokiak:

– Azpeitia: Pastorkua, Juantxo Txiki, Ametsa, Iraurgi SB, Harzubia, Eguzkitza, Etxe Zuri, Jim Clark eta Diego tabernak.

– Azkoitia: Elurra kafetegia.

Uztailaren 17an bertan zezen-plazako leihatilan egongo dira sarrerak, 17:30etik aurrera. Zezen Beltz elkarteak txartelak aurretik hartzeko gomendioa egin du.

Sokamuturreko dokumentala ere egongo da salgai hilaren 17an

Hilaren 17an Azpeitiko sokamuturra. Soka ez da eten dokumentala ere erosi ahal izango da zezen-plaza atarian. Zezen Beltzek joan den otsailaren 26an aurkeztu zuen, Sanagustin kulturgunean, eta harrera ona eduki du. Mila aleko tirada atera zuen eta %75 salduta dago. 10 euro balio du aleak.

Zezen Beltzen elastikoak erosteko aukera izango da errekortarien saioko egunean.

KONPARTITU