Festa bigarren egunean ere

719

Bukatu da Zezen Beltz XIII. Asteburua, eta jende asko bildu da berriz ere. Entzierroa izan da, besteak beste.

Eguerdian oilasko eta txahal saiheski errearen dastatzea izan da, plazan, Burduntzik prestatuta. Aldi berean, Erdi kaletik plazara sokamutur txikia eta, gero, zezen txikiak eta poniak izan dira, plazan.

Arratsaldean, Artzubia kaletik plaza aldera helduen entzierroa izan da, eta gero, Artzubian zezen bolaztatuak. Jende asko elkartu da.

Atzo ere, jendetza, Zezen Beltzen XIII. Asteburuaren lehen jardunaldian.

Eskerrik asko denei!

Ondorengo eta goi-goiko argazkiak: Uztarria.

KONPARTITU