2.400 ikusle Grand Prixen

619

Trumoie taldeak irabazi ditu zezen plazako jolasak, Zezen Beltz XIII. Asteburuan. Goizean sokamutur txikia eta zezen txikiak izan dira. Bihar (igandea), beste jardunaldi bat.

Bukatu da Zezen Beltz XIII. Asteburuko lehen jardunaldia, urriaren 15ekoa (larunbata). Jendetsua izan da, ohi den bezala. 12:30ean sokamutur txikia izan da, Erdi kaletik plazara, eta ondoren plazan, zezen txikiak eta poniak.

Arratsaldeko bostetan Grand Prix hasi da, zezen plazan. 2.400 lagun izan dira jolasak ikusten. Lau talde lehiatu dira: Trumoie, Tximistie eta Naranjituek Azpeitiko taldeak, eta Antxintxike Azkoitikoa. Sei proba egin dituzte; batzuk, zezen txikiarekin. Trumoie taldeak irabazi du.

Jolasak bukatu ostean, zezen bolaztatuak izan dira zezen plazan, 16 urtetik gorako lagunentzat.

Biharko jardunaldia (igandea)

12:30: sokamutur txikia eta ondoren zezen txikiak eta poniak haurrentzat. Eta ordu berean oilasko eta txahal saiheski errea egongo da dastagai plazan.

17:00: helduen entzierroa Artzubitik plazara eta ondoren zezen bolaztatuak Artzubia kalean.

Gaurko jardunaldiko argazki eta bideo batzuk

Eta Uztarria.eus-en 87 argazki

KONPARTITU