Gaur hasi dira San Inazio festak, eta arratsaldean Pilotalekuan bigantxak izan dira, 16 urtetik gorako lagunentzat. Giro ederra izan da. Hemen saninazioetako egitaraua:
Uztailak 30 (igandea), San Inazio bezpera.
– 17:30ean, Pilotalekuan. Ganadutegia: Ibiri.
Uztailak 31 (astelehena), San Inazio eguna.
– 12:30ean, Pilotalekuan. Ganadutegia: Arno.
– 17:30ean, Pilotalekuan. Ganadutegia: Lopene.
Abuztuak 1 (asteartea), San Inazio bigarrena.
– 17:30ean, Pilotalekuan. Ganadutegia: Ibiri.
Abuztuak 2 (asteazkena), San Inazio hirugarrena.
– 07:00etan, Pilotalekuan. Ganadutegia: Saka.
Aurten ezingo dira egin entzierro txikiak eta zezen txikiak, lege batengatik. Zezen txikien ikuskizunak ere arautzeko eskaera egin zaio Eusko Jaurlaritzari.

