Sokako Zezenaren X. Kongresuan, Azpeitikoa

Ekainaren 28, 29 eta 30ean izango da, Chivan (Herrialde Katalanak). Gonbidapena jaso du Zezen Beltz elkarteak, eta han izango dira sokamutilak eta gurean ibiltzen...

Aurten ere Juan Mari Amenabar irabazle

Martxoaren 16an banatu zituzten Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako karnabaletako sokamuturraren inguruko XXXIV. Imanol Elias Argazki Lehiaketako sariak, Betharrametako aretoan. Lehen saria, Juan Mari Amenabar Otola-k...

Elegante Eguneko zezeneko irudi ikusgarriak

Aurtengo Jai Karnabaleko arratsaldeko zezenean hartutako irudiekin bideoa osatu eta sarean jarri dute Toriviciao.com webgunekoek. Web bereko bideoen atalean sansebastianetako sokamuturrarekin egindako beste lan...

Chivako sokamuturzaleak Azpeitian

Gaur zortzi (otsailaren 10an, jai karnabalean) Azpeitian ziren Chivako bi sokamuturzale (Valentzia, Herrialde Katalanak). Haietako bat duela lau urte ere etorri zen. Chivan ere...

Animoak Omarri, eskerrak sokamuturzale denei

Azpeitiko sokamutilek ohar bat atera dute karnabalen ondoren. Labanaz zauritutako Omar A. zezenzaleari animoak eman dizkiote. Sokamuturzale denei, berriz, eskerrak eguraldi txarrarekin ere zezenean...

Asier Berasategi, sokamutil berria

Sokamutilen taldeko kide berria Karnabaletan aterako da aurreneko aldiz sokan. Urduritasun puntu batekin baina, batik bat, "gogo handiarekin" eta igande eguerdia iristeko zain dago...

Jai karnabalean zezena, pajarita honekin

Aste hasieran iragarri genuen erakutsiko genuela, eta hementxe duzue aurtengo jai karnabalean zezenak eramango duen pajarita. Duela hamar bat urte hasi zen ekimena: urtero azpeitiar sokamuturzale...

‘Soka ez da eten’: aleak salgai

Zezen Beltz elkarteak salgai jarri ditu Azpeitiko sokamuturra. Soka ez da eten dokumentaleko ale batzuk Juantxo Txiki eta Eguzkitza tabernetan, 3 eurotan. 2011ko otsailaren...

Soka ia eten zen, ebakitzeagatik

Lehengo urteko astearte karnabal (otsailak 21) goizeko zezenean soka justu antzean ailegatu zen plazara osorik, baten batek Erdikalean ustez labana edo beirarekin ebaki egin...

Hementxen dala!

Jai karnabaleko sokamuturrean Bergarako Zezenak ganadutegia izango da, astelehenekoan Albizu, asteartekoan Arno. Sokamutilek aldez aurretik eskerrak eman dizkiete laguntza ematen dutenei. Aurtengo elegante egunean...

Espainiako aldizkari bateko azala, Azpeitiko sokamuturraz

La Talanquera-k 2013ko otsaileko zenbakian azaleko gai nagusi gisa dakar (argazkia, albiste honen barruan), Sokamuturra. Tradizioa Azpeitian izenburuarekin. "Zezen festa herrikoiei" buruzko aldizkaria da (testuak...

Aldaketak sokamutilen taldean

Aitor Iriarte Txato iazko karnabaletan zen sokamutil azkeneko aldiz irtetekoa, baina kontu bategatik ezin izan zuen atera sokan, eta aurten eman dio ibilbideari bukaera,...

Sokamuturrean klik egiteko aukera

Sokamuturreko XXXIV. Argazki Lehiaketa izango da aurtengo karnabaletan, 'Imanol Elias saria' izenekoa, eta Azpeitiko Argazki Elkarteak gaur eman du baldintzen berri. Iaz Juan Mari Amenabar Otola-k...

Imanol Elias, sokamuturra arakatzen eta sustatzen

Atzo hil zen Imanol Eliss azpeitiar historialariak herriko sokamuturrari buruzko hainbat kontu plazaratu zituen, eta Antxieta Etxean argazki lehiaketa antolatzen hasi zen 1980an. Aitortu...

Jendetza ibili da zezenean

San Sebastian egunez eta hurrengo egunean sokamuturra izan dugu. Danborradetan ez bezala, eguraldia portatu egin da. Jende asko ibili da. Eskerrik asko denei, eta...

Alberto Beloki argazkilariari elkarrizketa

Bi zaletasun uztartu ditu Alberto Belokik: sokamuturra eta argazkilaritza. Sokamuturreko argazkiekin hasi zen lehiaketetan parte hartzen, eta horrek Azpeitiko Argazki Elkartera bideratu zuen. Aurten...

Sansebastianetako sokamuturraren xehetasunak

San Sebastian eguna (urtarrilak 20, igandea): 12:00-12:30. Ganadutegia: Arno. 16:30-20:00. Ganadutegia: Arno. Urtarrilak 21 (astelehena): 12:00-13:30: Somakutur txikia hamabietan, eta ondoren zezen txikiak plazan. Ganadutegia: Arno. Zezen Beltzek ordainduko...

Errebalean zezena sanmartinetan

Larunbatean zezena izan zen Errebalean, sanmartinak zirela eta. Giro polita egon zen, euriak eutsi egin zion, eta zezenek jokoa eman zuten. Ordukoa da argazkia.

Oso harrera ona IV. asteburuari

Jende asko bildu da sokamutur txikian, lokalaren inaugurazioan, zezen-plazako jolasetan, saiheski eta oilasko dastaketan... Hilaren 12tik 14ra izan da elkartearen asteburua. Argazki bildumak: I,...

Plastiko-hesia pasatuz zezenak

Arno ganadutegiko zezenak izan ziren atzo (urriak 12) arratsaldean Azpeitian, Artzubia kalean, Zezen Beltzen IV. asteburuaren baitan. Bukaeran kamioiko zezen denak atera zituzten, eta...