‘Irteera’ pelikularen trailerra

1128
Datorren larunbatean (hilak 27) estreinatuko dugu Irteera pelikula, Soreasu antzokian, 18:30ean. Sarrera, doan. Jai karnabaleko arratsaldeko zezenaren irteera aurreko momentuak jasotzen dituen lan bat da, artistikoa, kalitatekoa. Protagonista batzuk ditu, herritarrak. Iraupena: 24 minutu. Zuzendaria, Xanti Rodriguez azpeitiarra.
Azpeitiko sokamuturraren 500. urteurreneko ospakizuneko ekitaldi nagusian egingo da Irteera-ren estreinaldia. 
 
21:00etan, herri afaria, Loiola hotelean. Hartu txartelak Eguzkitzan, Juantxo Txikin eta Sanagustinen. Afalostean, DJ Arno.
KONPARTITU