Jendeak gogoa zuen

140

Zezen Beltz elkarteak oso balorazio ona egin du XII. aste bukaeraz (urriaren 16ko ekitaldiak eta urriaren 17koak).

1. Jende asko azaldu da zezen txikietara eta ponietara, Grand Prixera, eta uztaien eta errekortarien ikuskizunera, adin denetakoak. Hala ere, nabarmendu beharra dago ume eta gaztetxo pila bat izan direla ekitaldietan. Grand Prixen, denera, 1.800 lagun izan ziren. Pandemia dela-eta urte eta erdi bateko etenaren ondoren etorri da Zezen Beltz XII. aste bukaera, eta ikusi da jendeak zezen gosea zeukala, gogoa zeukala.

2. Ekitaldi denak aurreikusi bezala igaro dira, ez da arazorik sortu. Alde horretatik, Zezen Beltzek eskerrak eman nahi dizkie antolaketan lagundu duten guztiei. Ekkitaldietako parte hartzaileei ere bai: ia 50 izan dira, ia denak bertakoak eta ingurukoak, eta urtero gero eta emakume gehiago animatzen dira parte hartzera. Ikusleei ere eskerrak, anbiente ederra jarri baitute.

3. Zorionez, COVID-19aren pandemia atzean uzten ari garela dirudi, eta, horren ondorioz, kaleko zezenaren ekitaldiak ere bueltatuko dira. Hala, aurreratu dezakegu datorren azaroaren 13an, zapatuarekin, Errebaleko festetan zezen txikiak (12:30) eta helduen sokamuturra (16:30) izango direla.

Argazkian, lehengo larunbateko Grand Prixeko irudi bat, Azpeitiko zezen plazakoa. Jendetza izan zen.

KONPARTITU