Joel Rodriguezek eraman du txapela

910

Zezen Beltz saria Jonatan Estebanes ‘El Peta’-k lortu du. 3.200 lagun izan dira zezen-plazan Errekortarien Txapelketaren VII. edizioa – Zezen Beltz sariaren III. edizioa ikusten. Lehen argazkian, Joel Rodriguez txapelarekin. Argazki bilduma.

Errekortarien Txapelketaren VII. edizioak badu irabazlea: Joel Rodriguez. 2008an ere irabazi zuen Azpeitiko saioa, eta duela bi urte Ruben Fernandez Cuatio eta biak berdinduta geratu ziren.

Arratsaldean jokatu da saioa, Azpeitiko zezen-plazan, eta aurten ere ikusle asko bildu da bertara: 3.200 lagun.

Finalerako sailkatze proban Jonatan Estebanes El Peta nagusitu da, eta hark ereman du Zezen Beltz III. saria. Hala, azken saio erabakigarrira pasatu da, Azpeitiko errekortarien saioetako txapeldunekin lehiatzeko: Rodriguez (2008, 2011), David Ramirez Peque (2009), Cuatio (2011) eta Oscar Moralesekin (2012), alegia –duela hiru urte ez zen irabazlerik izendatu, ezbehar bategatik–.

Rodriguezek eraman du txapela, baita 3.007 euroko txekea ere.

Aurten Errekortarien Txapelketa Azpeitian baino ez da jokatu. Ekitaldia Zezen Beltzek, Azpeitiko Udalak eta Taurovision enpresak antolatu dute. ETB1en lehiaketa abuztuaren 1ean izango da ikusgai –datorren ostegunean–.

Eskerrik asko denei.

Argazkian, El Peta txapelarekin.

KONPARTITU