Karnabaletako sokamuturraren ordutegiak eta ganadutegiak

357

Igandean, astelehenean eta asteartean izango da helduen sokamuturra, hilaren 11, 12 eta 13an.

Jai karnabala (otsailak 11)

  • 12:00-12:30: helduen sokamuturra, Bergarako Zezenak ganadutegia.
  • 16:30-20:00: helduen sokamuturra, Bergarako Zezenak ganadutegia.

Astelehen karnabala (otsailak 12)

  • 16:30-20:00: helduen sokamuturra, Lopene ganadutegia.

Astearte karnabala (otsailak 13)

  • 07:00-09:30: helduen sokamuturra, Bergarako Zezenak ganadutegia.
  • 16:30-20:00: helduen sokamuturra, Saka ganadutegia.

Aurten ez da txikien sokamuturra izango (astelehen goizean izan ohi da), momentuz dagoen araudiagatik.

Hemen ikus daitezke iazko karnabaletako sokamutur saioen argazki bildumak.

Oharra: 16 urtetik beherako lagunek debekatua dute helduen sokamuturreko ibilbidean egotea.

Argazkian, iazko astelehen karnabaleko helduen sokamuturra, plazan / Ziklix

KONPARTITU